Kirol-praktika erregularraren eragina 7-12 urteko haurren autoerregulazio emozionalean: berrikuspen bibliografikoa
Year: 2026
Type: dissertation
Abstract: Gradu amaierako bibliografia berrikuspen honek kirol-praktika erregularrak 7-12 urte bitarteko haurren autoerregulazio emozionalean duen eragina aztertzen du. Pentsamendu logikorako trantsiziok eta autoeraginkortasunaren garapenak markatzen duten etapa honetan, jarduera fisikoa modulatzaile neurobiologiko indartsu gisa aurkezten da. Berrikuspen bibliografiko sistemiko baten bidez, ariketa fisikoak dopamina eta serotonina bezalako neurotransmisoreen askapena nola errazten duen aztertzen da, baita kortisol mailak nola erregulatzen dituen ere; horrela, kontrol inhibitzailea eta lan-oroimena bezalako funtzio betearazle kritikoak optimizatuz. Ikerketak, halaber, kirol-ingurune desberdinek -taldeko lankidetzatik hasi eta banakako disziplinetaraino- koerregulazio emozionalean eta erresilientzian duten eragina aztertzen du. Azkenik, egungo lege-esparruak (LOMLOE) Gorputz Hezkuntzaren eremutik ongizate emozionala sustatzeko duen garrantzia nabarmentzen da. Ondorio gisa, egituratutako kirolak “laborategi seguru” gisa funtzionatzen duela esaten da, non ikasleek beren garapen integralerako eta eskola-bizikidetzarako funtsezkoak diren autokudeaketa-estrategiak eskuratzen dituzten.
Author: Lazkoz Martínez, Xhoe
Institution: Universidad Pública de Navarra (UPNA)
Language: Basque
Subfield: Education
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7202020916
