Work

Ahozko komunikazioak

Year: 2020
Type: article
Abstract: Sarrera Osasuna ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera da.Gobernuek beraien herritarren osasunaren ardura daukate.Munduko Osasun Erakundearen sorreran definitutako printzipio horiek oinarritzat hartuta, osasun sistemaren antolakuntza falta nabarmendu da pandemia osoan zehar.COVID-19ak zeharo aldatu du gure bizitza.Orotan izan du eragina pandemiak.Eritasunaren ondorioz jende asko gaixotu eta hil da, baina osasun zerbitzuetan izan den zama handiaren eraginez, gainerako gaixotasunak atzemateko eta tratatzeko prozeduretan ere izan dira arazoak, eta ondorioak kezkagarriak dira.Osasun langileok deitoratu dugu kutsatze gorakada bakoitzak beste patologia batzuen arreta behin eta berriz zaildu duela.Minbizia da horren adibide argiena.Minbiziaren Europako Erakundearen kalkuluen arabera, Europan milioi bat tumore diagnostikatu gabe gera daitezke osasun krisiaren ondorioz.Osakidetzaren ikerketa baten arabera, izurrian zehar ezarritako neurrien ondorioz eta premiazkotzat hartu ez diren proben ahultzeagatik, baheketa programen bidez atzemango liratekeen 1.897 kasu detektatu gabe geratu dira. HelburuakPandemian zehar minbizien diagnostikoan eta tratamenduan egon diren gabeziak ezagutaraztea eta gogoeta egitea. MetodoakPandemia hasi geroztik minbiziari buruz ezagututako datuen azterketa egin da, argitaratutako albisteak, osasun langileon sentipenak eta baheketa programetako gorabeherak bilduz eta landuz. EmaitzakOsakidetzaren ikerlanean zehazten da kolon-ondesteko eta bularreko minbizia atzemateko programetan deitu beharreko pertsonen %39,1 eta %54,4 gonbidatu zirela, hurrenez hurren.Kolonondesteko 1.695 eta bularreko 202 tumore detektatu ez direla ondorioztatu dute.Zenbaki kezkagarriak dira.Osasun sistemaren antolaketa gabeziak langileok babesgabe utzi gaitu.Ezin izan dugu egitekoa egoki bete.Lehen arretakoek, adibidez,
Language: Basque
Subfield: Oncology
Field: Medicine
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W7217701618
FWCI:
Cites: 44
Cited by:
Related to: 10