Year: 2010
Type: article
Abstract: Antoine d'Abbadieren mezenasgopean eratutako "Lore-Jokoak" mende laurdena betea zutenean, Jose Manterolak bult zaturik Donostiako Udalak Donostiako euskal festei eman zien hasiera.Ospatu ziren lehen urtean, 1879.ean,"euskal i zkribat zalleen bilkida, bert solarien josta-guda, eta chistusoñularien leia" antolatu zuten: idazleen arteko norgehiagokari, bert solarien artekoa batetik eta, t xistulariena bestetik, gehituz osat zen zen egitaraua."Izkribat zalleen bilkida"k, modalitate desberdinak sarit zen ditu.Modalitate horietako bat legenda da.Sorreratik bertatik "kondairen baten ezagualde labur bat, irakurgai bat, edo gure oitura oroitgarriren baten gañean ongien i zkribat zen duenari" 1 sarietako bat at xikit zen zaio.Lehiaketaren oinarriak euskaraz eta gazteleraz eman zituztenean, 1880.urtetik aurrera, euskara zko "irakurgai" hori "tradición ó leyenda" legez it zuli zuten.Berez, legendan, historian, naturaz gaindiko indarretan, ohitura zko koadroetan… aurkitu zituzten beren kontaketak mamit zeko langaiak legenda egileok.Ez dago originaltasun bila joaterik kontatu zituzten istorioetara.Gehienak ezagunak ziren, dela aho zko munduan jada kontatutakoak edo kontat zen zirenak izateagatik, dela aurretik erdaraz idat ziak zeudelako.Alabaina, betiere, bada alderdi originalen bat; bat zuetan, aho zkotasun hut sean bizi zen istorioa ida zketara igarot zen delako izango da; bestetan, euskaraz lehenbiziko aldiz emandakoa izateagatik, nahiz eta, behin edo behin, it zulpen hut sari lotu.Jakina, istorioa aho zko mundutik idat zi zkora eramaten duena ez da mugat zen ent zundakoaren transkripzio soila egitera, ezta erdaraz zegoena euskaraz jart zen duena ere, hit zez hit ze zko it zulpena egitera.Gainera, praktikan euskal kontaketari hasiera ematen ari dira.Ait zindari izateari darion meritua erant si behar zaie; izan ere, nekez izan zezaketen Juan Perez de Lazarragaren eta honek eskui zkribu batean ut zitako art zain-eleberriaren berri.2004an aurkitutako eskui zkribu horri esker XVI.mendearen hirurogeigarren urteetan euskaraz kontaketa landu zela erakut si daitekeen arren, XIX.mendearen a zken laurdeneko legenda egile hauek horrelakorik izan zenik ere ez dakite.Gehienez ere, autu eta alegia bat zuen albistea izan zezaketen eta euskaratu berri samarra zen eleberri batena, Jean Baptiste Dasconaguerreren Atheka gait zeko oihart zunak (1870) eleberriarena, hain juxtu.Beraz, koordenada narratiboen gain eraikit zen diren testu-modalitateek, euskaraz hain lant ze urria izan dutelarik XIX.mendearen a zken laurdenera arte, biderik egin gabeko lantegi batean jardutearen ardura beren gain dute.
Author: Ana María Toledo Lezeta
Language: Spanish
Subfield: Cultural Studies
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W160056136
