Year: 2009
Type: article
Abstract: Zangozako «Salajones» parke eolikoan egindako esperimentazioa abia- puntutzat hartuz, artikulu honek frogatzen du egungo parke eolikoek energia berriztagarria eraginkortasunez sortu ez ezik, lagun dezaketela sare elektrikoaren tentsioa bere balio izendatuaren inguruan erregulatzen ere. Horretarako, badira sorkuntza eolikoarekin loturiko kontu oinarrizko batzuk, hala nola haize-errotaren osagaiak, turbina eolikoak haize-energia biraketa-energia mekaniko eraldatzeko era, abiadura aldagarriko haize-sorkuntzarako sistema hedatuenak, eta elikadura bikoitzeko sorgailu asinkronoen kontrol-egitura.
DOI: 10.1387/ekaia.623
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Topic: Wind Turbine Control Systems
Subfield: Electrical and Electronic Engineering
Field: Engineering
Domain: Physical Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W16630269
