Work

J.B. Elizanburuk erabili zituen doinuak

Year: 1992
Type: article
Abstract: Jean Batiste Elizanburu Irazabal saratarra XIX.mendeko idazle erromantikoa dugu dudarik gabe.Baina hasiera-hasieratik esan dezagun, euskal literaturan Piarres Adame hitz lauzko elaberri autobiografikoa eman bazigun ere, kantuengatik dela ezagunagoa.Eta hau da, hain zuzen, nik gaurkoan aztertu behar dttdan Elizanbururen emaitza.Kantuak aipatu ditut, eta honekin argi gera bedi, Iparragirre bezala, kantaria izan zela eta ez bertsolaria, nahiz eta bere bost edo sei poemetan bertsolarien metrika eta doinuak erabili.Ez zuen bat bateko bertsorik jarri, ez bertsolarien arteko lehietan parterik hartu.Idatziak izan ziren utzi zizkigun kantuak, D'Abbadiek Urruiian (1860, 1861, 1862) eta Saran(1866, 1871, 1885) antolatutako Euskal Jaietan aurkeztuak eta sarituak.Badu Elizanburuk Iparragirrerekin beste parekidetasun bat, hots, bien kantuak idatziak eta sarritan argitaratuak izan zirenez, egile ezagutu batenak direla, nahiz eta herrian ahoz aho korritu dutenez, herritiarrak izatera heldu.Garai hartako hainbat herri kantu ditugu, egile ezezagunenak; baina urretxuar eta saratarrarenak egile ezagunenak ditugu.
Language: Basque
Open Access status: green
OpenAlex ID: W203728072
FWCI: 7.423
Cites:
Cited by: 3
Related to: 10