Work

Neo-procesualismo como renovación crítica, un ejemplo desde el paisaje

Year: 2012
Type: article
Abstract: Neo-prozesualismoa ez da bide baikor desberdin batetik prozesualismoa ordezkatzera datorren paradigma, izaera zientifikoko ikerkuntzen bidez, iraganaren ezaguera objetiboa lortzea posiblea dela uste duen printzipio epistemologikoen defentsa baizik. Lan honetan, prozesualismo klasikoa gainditzeko eman diren hiru hurbilketa eta prozesual ondorengo pentsamenduaren elementu kritiko batzuen asimilazioa aurkezten dira. Ekarpen hauek hiru dira: Domínguez-Rodrigok neo-prozesualismoari emandako oinarrizko definizioa, Bintliff-ek proposatutako �herraminta kutxa Wittgestiniarra� eta Hegmon-en Proccesual Plus-a. Azkenik, kontzeptu eta ikuskera prozesualen erabilera eta erabilgarritasunaren adibideak jarriko dira, alegia, eratze prozesuek duten interesa, adibidez, Ager Segisamonesis-aren (2009-2011) prospekzioaren kasua, non, paisaiaren ustiaketa ulertzeko ikerketa garatu den. Gai prozesual honetan erregistro arkeologikoaren eratze prozesuaren ulermena funtzezko helburua da. Horretarako, Michael B. Schiffer-en Behavioral Archaeology kontzeptua aztertzen da, ustiaketa prozesua testuinguru soziokultural zabalago batean ulertzea alderatu gabe.
Language: Spanish
Subfield: History
Open Access status: green
OpenAlex ID: W2160809
FWCI: 3.593
Cites:
Cited by: 1
Related to: 10