Euskal Herriko inprentaren historia
Year: 1994
Type: article
Abstract: Gutenbergek inprenta asmatu eta berrogei urtera Pabe ingurutik etorri zen Irunera Brocar, Euskal Herriko lehen inprimatzailea, 1489an elizarako Manuale bat inprimatu zuena. Beste inkunable batzuk ere inprimatu zituen Irunean Brocar-ek, Cisneros kardinalak deituta Migel Egia suhiarekin Alcalan Biblia Poliglota inprimatu arte. Egiak Lizarran sortu zuen bigarren inprenta 1546 urtean, non Anvers-ek jarraitu zuen, hirugarren inprimatzailea izan zelarik. Bilbon 1578an sortu zuen lehendabiziko inprenta Mares-ek. Donostian Borgonak jarri omen zuen lehendabizikoa 1586an. Hurrengo XVII. mendean sortu ziren Iratxe eta Fiteroko monasterioetakoak. Euskal Herriko gainontzeko hiriburuei dagokionetik, Merlet-ek sortu zuen moldiztegia Baionan 1608an eta azkenik Gasteizen Riesgok 1722an.
Author: José Antonio Arana Martija
Language: Basque
Subfield: History
Field: Arts and Humanities
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W2201295448
