Asaba zaharren baratza
Year: 2012
Type: article
Abstract: Yon Etxaidek 1970ko uztailean EGAN aldizkarian (3-18) argitaratua.Pierre Lafitte-Ithurralde'k Haritxelhar'en liburutik egin laburpena, Yon Etxaide'k gipuzkera osotuan emana.Oharrak, itzultzaillearenak.Jean Harltxelhar'ek Etxahun'ez argitaratu duen liburu zoragarriak (Le poete souletin Pierre Topet-Etchahun (1786-1862), Baiona, 1969), Xuberotar bertsolariaren bizia estaltzen zuten lanbro eta gandurik gehienak (denak ez esateanen) urratu dizkigu eta haren orain arteko erdi misteriozko bizitza garden-garden agertu zaigu, ez noski guk nahi gendukean idealismuz apaindurik, errealismu garratz batez igurtzirik baizik.Haritxelhar jaunaren estudio sakon eta neketsuaz laburpen bat egiteko asmotan nintzelarik, horra nun aurrea hartu didan Alta Lafitte euskal-langille porrokatuak, frantsesetik Lapurdi-Benaparroa'ko euskerara labur-labur aldatuz Etxahun'en bizitza Haritxelhar'en arabera.Aita Lafitte'ri eskerrik beroenak eman nahi dizkiot.zeren ikaragarrizko zama kendu baitit gaiñetik eta hain zuzen iñoiz ez bezala betarik gabe eta adoregabeturik arkitzen naizen nere bizitzako krisis handienetako batean.Beraz, ene lana hutsaren urrengoa izan da, alegia, Pierre Lafitte'n laburpena Gpuzkoa'ko euskera osotura aldatzea, Lapurtar jaun apez jakintsuari eskerrak, Bidaso'z honuzko euskaldunei zor nien Etxahun'en kondaira ia nekerik gabe eskeiñi ahal ditzakegu EGAN'en irakurleei (Ikus: Pierre Lafltte, "Plerre Topet-Etxahun" (1786-1862), Editions "Herria", 1970).Haritxelhar jaunak.gaurdaiñoko traziñoaren kontra aditzera ematen du etzuela osabak bultza aita gure koblakaria "desprimutzera", alderantziz baizik, aita izan zela osabari hortara eragin ziona, Egia, Aita Lhande'k jasotako "Bi berset dolorusik" poeman diola: "Entzün nianian egozaitak aita bildu ziala bere hiru etxaltez ene desprimützera", baiñan Haritxelhar'ek beste aldakizun bat jaso du honela ziona: "Entzün nianian EGUZAITA AITAK bildu zeitala bere hiru etxaltez ene desprimützera ».Ikusi dugu gorago aipatutako hiru etxaldeak osabarenak zirela eta aldakizun honen esanarekin bat egiñik dator Haritxelhar'ek aurkitu berri duen "Etxahun'en bizitziaren khantoria" delako poema, honek baitio "Hirur etxalte beinin galdü aitagati".Beraz, ezta dudarik aita izan zela semea desprimutzeko interesik handiena izan zuena, (lkus xehetasunak 61-62 horrialdetan).Aldi hontan bertsolari gaztea ohartzen da ez duela gauza onik: ez ba'ditu Etxahunia eta Bedekaratzia ere galdu nahi, beste hiru etxaldeak bezala, amore eman behar du.Bihotza erdiraturik, Mari Arrozpide eta euren haurra uztea erabakitzen du.Gaitz erdi, mementu txar huntan Etxahun'ek bere buruaz beste egin etzuenean!Garaitsu hartan ondu zituen noski "Urtx'aphala"'ren kantak, bi amoranteen bereizte etsigarri samiña aipatzen baitute.Haren lehen bertsuak izan bide dira.Ezkontza eta etxeko tirabira Etxekoek "neskatila pobrea" baztertu-eta, ez dute Pierre hortan utziko: Engrace Pelento'rekin ezkontzera behartuko dute.Andereño hori gizon-gaia baiño bi urtez zaharragoa zen, eta Etxahun'entzat amodio gutxi ba'zekarren ere, haren dotea poliki estimatua zen: orduko 3.415 libera (franko), hots, oraingo 12.977 libera berri gutxi gora-behera.Elizaz, 1808'ko Iraillaren 27'an ezkondu ziren Barkoxe'n.Handik hemeretzi urte barru Etxahun'ek kantatuko du: Hogei eta bi urthik bethe egünin, Emazte bat hartü nin ene zorigaitzin: Erraiten ahal beitilt zereki zeitan jin, Ene urkha biilhiirra gorderik altzopin, Pierre Topet-Etxaun.Barkoxe'ko koblariaren... -8 -Ez dirudi familiako tira-birak eta zorigaitz handiak lehen-lehenetik sortuak zirela.Gauzak, emeki-emeki nahasi, okertu eta gaizpideratu ziren noski.Dena-dela, Barkoxe'ko Udaletxean diren paperek erakusten dute ezkontza hontatik sei haur sortu zirela 1808'tik 1821 arte: Engrace (1809), Marie (1811), Joseph (1813), Catherine (1816), Francrois (1819), Pierre (1821).Engrace bi hillabetekin hil zen eta Catherine bi urtekin.Baiñan itzul gaitezen egiñetara.1809'an Topetia'n hil da aita-ponteko aberats hura, eta haren ondorengo Joseph Topet'ek, 1813'an soldadu joan aurretik 3 , eskuzko testamentu bat egiten du, bere ontasun guztiak Pierre bere anaiari utziz.Poetaren atsegiña!Baiñan hilburukoak ez du baliorik izango; Joseph ez baita Napoleon'en gerletatik itzuliko, baiñan ezin probatuko dute hilla dela.Zeren, legez, testamentu batek ezpaitu deus balio haren egillea ofizialki hil ez baldin ba'da.Bestalde, aita-pontekuaren hilburukoa ez dute ontzat hartzen honen anai-arrebek.Pierre txit asarre da.Haren iritzian aitak ez ditu etxeko interesak behar zukean arduraz zaitzen.Eta noiz-nahi familian diru-asarreak pizten dira.Azkenean, alkarren arteko errietak neurriz gora egiten dute eta 1817'an poetaren aita, ama ta senideak, Etxahunia utzirik, Topetia'ra joaten dira igesi, aita-pontekoaren alarguntsaren (alargunaren) ondora.Etxahunia'n senar-emazte gazteak geldituko dira.Urrengo urtean Topetia'n hilko da Etxahun'en ama, bere etxetik kanpo.Heriotza horrek zati-eraziko du Etxahunia'ko ontasuna, poetari ez baitzaizkio geldituko lurretatik erdiak baiño gehixeago baizik.Azak ontzeko, 1819'ko apiri11aren 16'an, Donapaleu'ko tribunalak, huts txipi batengatik, ezeztatzen du aita-pontekuaren testamentua, Joseph'ena ere ondorioz desbaliotzen duelarik.Orain arte aipatu ditugun urtetan Etxahun'ek bertsu asko ondu ote zuen?Haritxelhar jaunak erakutsi du Eihartze eta Miñau kanta parre-egingarria 1813'ko dibortzio faltsu bat dela-ta sortu zela.Bai-Jon Etxaide -9 -3 Aldi hartan Napoleon jendez oso beharturik zegoen Españirako eta Rusia'rako eta orduan gerlaratu zuten 'noski Joseph.lkus xehetaslInak 72-73 horrialdetan.ñan noizkoak diren ezin asma ditzakegun beste kanta batzuek, ba'diteke urte-aldi berekoak izatea.Bost urte preso 1820-1821 tarte hortan, itxura duenez, gure Etxahun'ek ez zukean kantatzeko gogo handirik.Asarrekor zegoen izugarri, idurikor eta erasokor.Jean bere anaiaganako gorrotoak zirakion: honek, 1806'ko hilburukoa ezeztatu bezain laister, osaba-izeben parteak erosi baitzituen Topetia'z jabetzeko.Gorroto zuen emaztea: hau, diru-istillutan ezpaitzen bere alde agertzen.Baiñan, ba-zen besterik ere serio hartzekoa: Engrace ibillera txarretan murgildu zen Jean Hegiaphal auzokoarekin.Senarrak nahi izan zuen andrea "gonbertitu" (ez dakigu nola).Hau mendekatu zitzaion, ordea, gonbertitzaillea bi hillabete preso eduki-eraziz.Egia esan, Etxahun'en kantuek baizik ez dute preso-aldi hori aipatzen.Orain arte ez da iñun agertu horren probarik.Gorroto zuen (bixtan da), emaztea lapurtu zion Hegiaphal.Gorroto halaber, arrazoi edo aitzeki askoz, aunitz jende.Bai, gorroto, eta (zoritxarrez) indarraz, beroaldiz eta borrokaz baliaturik.Azkenean galernak nundik edo handik lertu behar.1821'eko Urriaren 26'an, Eskiula'ko Benoit Goihenetxe Xope delako batekin asteme tratu batez hasten da alkar-hizketa; eta berobero egiñik, ez ahal dio da aizkorakada bat ematen bularrean?Zauria zarrapo bat baiño gehiago da: ebaki gaiztoa.Etxahun preso hartzen dute eta Donapaleu'ko presondegira eramaten, Pierre, familiako azken haurra sortu baiño zenbait egun lehenago, hain zuzen.Hil asmoz gaiñera, lapurretaz eta urrezko txanpon faltsu bat korri-erazi nahiaz salatu zuten 4 .1822'an "morroillopetik" haren ihes egitea ezar diteke, nahiz-ta zeatz ez jakin noiz eskapatu zen, ez-eta zenbat denbora egon zen Pierre Topet-Etxaun.Barkoxe'ko koblariaren... -10 -4 Txanpon faltsuaren hixtori bitxi hau irakurleak ikus dezake Haritxelhar jaunaren liburuko 88-89/112-113 horrialdetan.Etxahunen oroitarria Etxahunen jaiotetxea Jon Etxaide Pierre Topet-Etxaun.Barkoxe'ko koblariaren... -12 -5Eztakit Lafitte jaunaren asmoa "egonarri urria" ala "egonarri falta" den.6Alegia, emazteak egiñiko lur-tratuak ondatu zutela etxea.Jardun horiekin gaitziturik (molestaturik), Engrace Pelento'k uzten du senarra eta ihes-leku bat aurkitzen bere aizpa baten etxean, Barkoxe'n bertan.Bi haur eramaiten ditu berarekin.Bertsolaria Etxahunia'n gelditzen da beste bi haurrekin, etxe zati batean Ibar baserritar-maizterrak bizi direlarik 7 .Etxahun erdi erotua bizi da: oihu hemendik eta mehatxu handik, bazterrak oro izutuz.Gauzak hola, 1827'ko Maiatzaren lehenean gertakizun ikaragarri batek dardara-azten du Barkoxe guztia: arratseko hamarrak inguruan, Olorue'ko ferietatik itzultzean, Domiku (Dominique) Etxegoihen, Xokot'eko zubian, hurbil-hurbilletik apuntatutako txispa (eskopeta) tiro batez zaurituta erortzen da.Ez dakite nork bota duen tirua.Baiñan famak, berandu gabe, Etxahun dela dio: gaizki ikusia baitago, Hegiaphal mendekuz hil nahiean, adiskide errugabea akabatu du noski.Etxahun'ek, burua galdu beharrez, ihesari emaiten dio eta ahal duen tokian ezkutatzen da.Ondorengo Urriaren 23'tik 24'erako gauean suak iresten du Hegiaphalia'ko saletxe bat, aldamenean duen belartegi batekin.Berriz ere jendeari errezelua jartzen zaio Etxahun'en eskua hortan ari izana ote den.Hontan koblariak, hille beraren azken egunetan, Larraiñe'ko artzaiñei bertso ernegarri bat kantatzen die; bertsu hortan, hain zuzen, bi lerro hauek adi ditezke Hegiaphal'i buruz: Bestek eraman derik hik behar kolpia, Bena kübera dirok oriano hartzia.(Beste batek eraman dik hik hartu behar huen kolpia, baiñan kobra dezakek oraindik hirea.)Denen iritzian, bi lerro horiek salatzen dute tiro-emailtea.Justiziak ere, esakizun horregatik, erabakitzen du Etxahun preso hartzea.Lehentxeago haren erasotik libre gelditu zen, auzi hartan zeri heldu ez jakiñez.Jon Etxaide -13 -7 Barthélémy Ibar, Etxahun'en etsairik gaiztoenetako bat izan zen.Salaketarik beltzenak egin zituen haren kontra legearen aintzinean, hala nola hogeitabost ezkuta (escudos) agindu zizkiola bere eskuz hilzen ba'zuen Hegiaphal.Ikus Haritxelhar'en liburuan II5'gn.horrialdea eta hirugarren kapitulua: "Le crime de Barcus".Jon Etxaide -15 -9Alegia."nor-agiriak". 10 Detenitua.11 Hiltzeko zorian.12 Hots, "trabarik egin ez zezan".Lafite'k "poxolutik" bitza darabil eta beronek dionez "Iaburpen bat da".Erran nahi du "ez dezan poxolurik (trabarik) egin"."Bakea gatik" itzul ditekeala gipuzkerara esate
Author: Pello Esnal Ormaetxea
Language: Basque
Subfield: Cultural Studies
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W320474496
