Work

Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

Year: 2008
Type: article
Abstract: Euskal herritar berriakAzken aldi honetan etorkinak eta etorkinen «integrazioa» mintzagai bihurtu dira euskal gizartean.Ulergarria da, ikusita urte gutxitan milaka lagun heldu direla Espainiaz kanpotik.Izan ere, Immigrazioaren Euskal Behatokiaren arabera, EAEn 98.524 etorkin daude, populazioaren %4,6.Haietatik %51 Bizkaian bizi dira, %29 Gipuzkoan eta %20 Araban.Esan dezagun, hazkundea baloratze aldera, 2000.urtean 20.000 atzerritar zeudela erroldatuta EAEn.Jatorriari dagokionez, %48,3 hispanoamerikarrak dira (Kolonbiatik eta Ekuadortik batez ere), %29 europarrak (portugaldarrak eta errumaniarrak batez ere), %18,4 afrikarrak (batez ere magrebtarrak: %11,7) eta %5 asiarrak.Emakumeen kopurua %49,4 da eta Hispanoamerikatik datoz batez ere.Bilbo Handian, Gasteizen eta Donostian biltzen dira etorkinen %71.INEren arabera, Nafarroan etorkinak ia 50.000 ziren 2005eko urtarrilean, populazio osoaren %9,5 (1996.urtean %0,6koa zen kopurua).
Language: Basque
Open Access status: green
OpenAlex ID: W41526888
FWCI: 5.24
Cites: 3
Cited by: 12
Related to: 10