Work

Polarizazio politiko eta polarizazio afektiboaren garapen etaharremana Euskal Autonomi Erkidegoan eta Katalunian (1994-2021). Ikerketa konparatu bat

Year: 2022
Type: article
Abstract: Lan honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kataluniako azken hogeita hamar urteotako polarizazio politikoaren (ideologikoa —ezker-eskuin ardatza—, zein nazionalista) eta polarizazio afektiboaren inguruko ikerketa konparatu bat egiten da. Horretarako, 90ko hamarkadatik aurrerako CISeko inkesta postelektoralak erabiltzen dira. Polarizazio ideologikoaren eta nazionalistaren kasuan, Haztatutako Polarizazio Indizea (Dalton, 2008) baliatuko da, eta gainontzekoan, Polarizazio Afektiboaren Indizea (Reiljan, 2020); azkeneko hau, aipatutako lurraldeetan orain arte erabili gabea. Ikuspegi kuantitatibo batetik jorratuko diren ikergai zehatzak hiru izango dira: inplikatutako indar politikoen kokapen ideologiko eta nazionalistaren bilakaera; erkidego bakoitzeko dinamika politikoaren joerak (zentrifugoa edo zentripetoa); eta polarizazio mota ezberdinen arteko harremanak. Azken honi dagokionez, estuki korrelazionatuak kasu katalanean, baina ez euskal kasuan. Hori guztia, beste herrialde batzuetako alderdi anitzeko eta alderdi biko sistemen ikerketekin alderatuz.
Language: Basque
Open Access status: hybrid
OpenAlex ID: W4283757019
FWCI:
Cites: 30
Cited by:
Related to: 10