Year: 2014
Type: article
Abstract: Lan honen helburua Antonio Arrutiren poesia Modernismoaren atarian dagoela frogatzea da. Azterketa testualaren bidez erakutsi nahi da Arrutiren poesian hautematen direla Pizkundean gauzatuko den poesiaren zantzu zenbait. Era berean, poetak lirika kultuaren bidea abiatu eta gero estilo hori baztertu egiten duen neurrian, Arrutiren ibilbide poetikoa poesia modernistak bere sorreran izan zituen zailtasunen adibide paradigmatikotzat aurkeztu nahi da lan honetan.
Source: Euskera ikerketa aldizkaria
Author: Alexander Gurrutxaga Muxika
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Literature and Literary Theory
Field: Arts and Humanities
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W4381615399
