Year: 2010
Type: article
Abstract: ‘Omen’en esanahiaren eta erabileraren berri ematea dugu helburu lan honetan. saia-tuko gara argudiatzen ‘omen’ duen esaldiaren hiztunak adierazten duela proposizio bathiztuna ez den beste batek esana edo baieztua dela, edo hari entzuna edo irakurria (ez iku-sia). Horixe du bere esanahia, eta, horri jarraiki, erakutsiko dugu orain arteko gramatikaeta hiztegiek ‘omen’i lotu izan dioten ziurtasunik eza ez dela haren esanahiaren parte, bai-zik eta hiztunak eragin dezakeen inplikatura, ‘omen’dun esaldi bat eginez. esango dugu,baita ere, ‘omen’i ematen dizkioten ‘parece (que)’ edo ‘il paraît (que)’ gisako baliokideak ezdirela bereak, baizik eta ‘bide’renak. Horretarako, orain arteko gramatika eta hiztegiek esandako gauza batzuk baztertu etabeste batzuk zehaztu beharko ditugu. egungo semantika eta pragmatikako bereizketa nagusiak hartuko ditugu oinarri eta bidelagun horiek xehetzeko.
Source: Euskera ikerketa aldizkaria
Author: Larraitz Zubeldia
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Language and Linguistics
Field: Arts and Humanities
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W4381687014
