Year: 2025
Type: article
Abstract: Zuberoa osoan obratu ziren bokalen arteko elkarreraginez harago (hots, konbentzio ordinarioan [e + a > ia], [o + a > ua] & [ü + a > ia] arauetan adierazten direnak), une batetik aitzina bokal asimilazio deitu ohi diren aldaketa berriagoak abiatu ziren, arras modu sinplifikatuan [í + a > í] & [ú + a > ú] bezala formula daitezkeenak. Egun, aldaketa bigarrendar horiek zubereraren barneko desberdintasun markagarrienetarik dira, beharbada ezaugarri intradialektal nagusi. Lan honek Zuberoako bokal asimilazioen kronologia du jomuga. Gaiaz dakiguna bildurik (§ 1), Zuberoako testu zaharren lekukotza ekarriko dugu (§ 2), eta egungo hizkuntzatik hurbil diren datuak aztertuko ditugu (§ 3). Ondoren, asimilazio bokalikoen kronologiaz eta hedaduraz arituko gara (§ 4), ondorio batera etortzeko (§ 5).
DOI: 10.1387/asju.25925
Author: Manuel Padilla-Moyano
Language: Basque
Subfield: Cultural Studies
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W4406965331
