Year: 2009
Type: article
Abstract: Artikulu honetan muga dialektalaren inguruko hiztunen jokabide lektal berezia aztertu da; honelako eskualdeetan, lekukoen hizkuntza-aldaeretan bikoiztasun nabarmenak sumatzen dira. Ikertu dugun eskualdea aski ezezaguna izan da orain artean: Donapaleutik Maulerat doan zolan kokaturik dauden herrixkak eta Amikuzetik Zuberoara doan mendialdeko bidean daudenak aztertu dira; ageri denez, Amikuzeko euskaratik Xiberukora dagoen aldea herriz herri emeki gauzatuz doa, ez da bortizki gertatzen, baina horrek ez du esan nahi muga dialektalik ageri ez denik: Sarrikotapea eta Oihergi dakuskigu zuberera dialektoaren sarbidetzat eta Ündüreine eta Ainharbe osoki dira xiberutarrak mintzoan. Arüe Amikuzeri so dago, baina ezaugarri zuberotar anitz baliatzen dute horko hiztunek; Lohitzüne Amikuzeri begira mintzo da biziki. Pagola da egun bederen jokaerarik bikoitzena duen herria, dialekto batari eta besteari so bizi da.
Source: Fontes Linguae Vasconum
DOI: 10.35462/flv111.1
Author: Iñaki Camino Lertxundi
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Cultural Studies
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W44882132
