Year: 2019
Type: article
Abstract: Artikulu honen helburua gazteen testu irakurrien melodiak aztertzea da. Horretarako, melodien osagaiak ikertu dira; hau da, talde prosodikoak, etenak eta tonuak. Ikerketa eredu metriko-autosegmentalean oinarritzen da. Corpusa osatzeko bost gaztek ahoz gora egin duten testu beraren irakurraldiak erabili ditugu. Behin seinaleak jasoz gero, transkribatu, etiketatu eta aztertu egin ditugu «Praat» programaren bidez. Informatzaileek testu bera euskara estandarrean irakurri arren, emaitzetan aldeak nabarmen daitezke nork bere jatorrizko euskalkiaren eraginez. Alderik aipagarrienak tonuen inbentarioan gertatzen dira, arlo honetan azentu tonudunen eta muga tonuen inbentarioarekin batera, euren arteko konbinazioak ere aztertu dira.
Source: Fontes Linguae Vasconum
DOI: 10.35462/flv114.3
Authors: Aintzane Etxebarria Lejarreta, Iñaki Gaminde Terraza, Urtza Garay, Asier Romero Andonegi
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Experimental and Cognitive Psychology
Field: Psychology
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
Funder: Georgetown University
OpenAlex ID: W45067376
