Work

Euskal azentuak eta euskara batua

Year: 1994
Type: article
Abstract: Lan honekin Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeak egindako aholku edo iritzi-eskaerari erantzuna eman nahi diot.Beraz, txosten hau batzordearen lanaren barnean ulertu behar da.Patxi Altunak Ahoskera batzordearen egitekoa honelaxe mugatu du: Euskara idatzia nola ahoskatu behar den adieraztea.Ene ustez, euskara idatziaren ahoskeraren bateratzearen arazoa ez da hain larria.Batek espero lukeen baino bat-etortze gehiago dago gai honetaz hiztun eskolatuen artean (komunikabideetan, eskoletan, eta abar).Adibide bat emateko, bokal elkarketen kasuan, ortografiari jarraitzen dion ahoskera hobetsi da euskara jantzian hiztun gehienen praktikan: [a.te.a].[ba.so.a], etab.(ikus Irigoyen 1986, adibidez).Euskaltzaindiak edo beste inork ezer erabaki gabe, euskal hiztun eskolatuen gehiengoak aukera bat hartu du euskara batuaz dauden testu idatzien irakurketan eta beste egoera formaletan eta Euskaltzaindiak gizartean zabaldu den mintzamoldea onartu beharko duo Benetan erabaki gabe gelditzen diren puntuak oso gutti dira.Hauetariko bat kontsonante baten aurrean dauden herskarien ahoskera da; adibidez, [sek.su].[se.tsu] ala [sesu] hobetsi behar da sexu-rako euskara jantzian?eta [elikoptero] ala [elikotero]?J-ren ahoskera konpontzeke geratzen den beste arazo bat da.Zabaldu den hizkuntz kontzientzia edo iritzia euskara jantzian sabaikari bezala ahoskatu behar dela da.Ahoskera hau hiztegi eta testu-liburu askotan gomendatzen da.Hala ere, arazoa hori baino zailagoa da; onartu den ortografiak berak erakusten duen moduan.Zergatik jaio eta ez jajo?eta nola esan ijito gizajoak ajea duela?Euskal idazkera batu zenean baziren arrazoiak -j-eta -i-grafien artean bereizteko bi bokalen arteko testuinguruan.Ahoskeraren polimorfismoa
Language: Indonesian
Open Access status: green
OpenAlex ID: W6109746
FWCI: 10.47
Cites: 19
Cited by: 10
Related to: 8