Work

Explorando nuevas metodologías de investigación de audiencias: un análisis aplicado basado en la fusión de datos

Year: 2023
Type: book
Abstract: [EU] Lan hau Eusko Jaurlari­tzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak eta Soziologia eta Zien­tzia Politikoko Euskal Elkarteak deitutako Jose Ignacio Ruiz Olabuenaga II. Ikerketa Beka deialdiari esker garatutako proiektuaren emai­tza nagusia da. Bekaren helburua, deialdiaren arabera, Euskal Herriko errealitate soziopolitikoa hobeto ezagu­ tzen lagun­ tzea zen, besteak beste ikerketa sozialeko metodologia berriak proposatuz eta gizarte-joera berrien azterketan Big Data erabiliz. Lanean, statistical matching teknika matematikoak erabiltzen dira bi datu iturri ezberdin artxibo sintetiko bakar batean fusionatzeko. Kasu honetan CIES etxearen 2021eko Estudio de Audiencia de Medios inkesta, batetik, eta EHUko Ikusiker panela, bestetik, fusionatu dira (Araba, Bizkaia, Gizouakoa eta Nafarroko 14-19 urte bitarteko poopulaziorako). Lortutako artxibo sintetikoak inkesta bateko zein besteko erantzunak jasotzen ditu, inkesta bakarra balitz bezala. Honek, komunikazio ohituren ikuspegi zabalago bat lortzea ahalbidetzen digu: CIESek gehienbat komunikabide tradizionalen kontsumoak aztertzen ditu, aldagai soziodemografiko ugarirekin gurutzatuta; Ikusiker panelak sareko ikus-entzunezkoen kontsumoak aztertzen ditu. Statistical matching teknikak duela urte batzuk erabiltzen hasita badaude ere (oraindik gutxi ordea), lan honen berritasunik handiena fusioan kasuen pisuak esleitzeko optimizazio arazoari eman dion irten bide orijinalean datza.
Authors: Burreso Pardo, Naroa, Amezaga Albizu, Josu, Mimenza Castillo, Libe, Arana Arrieta, Edorta, Barrio Beraza, Irantzu
Language: Spanish
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7110693429
FWCI: 0.219
Cites:
Cited by: 1
Related to: 9