Year: 2025
Type: article
Abstract: Artikulu honek kritika feministak eta genero-ikasketetatik intimitatearen kontzeptuari eta hari lotutako literaturari egindako ekarpen teorikoetan oinarrituta, intimitatearen idazketarako hurbilpen bat proposatzen du, kronotopo intimoak analisi elementu gisa baliaturik. Hori horrela, kronotopo intimoa Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat (2013) liburua lantzeko abiapuntuetako bat izango da, horren bitartez intimitatearen idazketa nola eraikitzen den eta intimitateak publikotasunarekin zein harreman duen aztertzeko.
Source: Fontes Linguae Vasconum
DOI: 10.35462/flv140.7
Author: Elena Olave Duñabeitia
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Literature and Literary Theory
Field: Arts and Humanities
Domain: Social Sciences
SDG: Gender equality
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W7117547541
