Year: 2025
Type: dissertation
Study design: Systematic Review
Abstract: [EU] Euskaraz eginiko lan honek hizkuntza-paisaiak (HP) Haur Hezkuntzako (0-6 urte) hizkuntzaren garapenean duen rolari buruzko berrikuspen sistematikoa aurkezten du, testuinguru eleaniztunei eta euskara bezalako hizkuntza gutxituei arreta berezia eskainiz. Helburua eskolako hizkuntza paisaiak, ingurune semiotiko eta baliabide pedagogiko gisa ulertuta, hizkuntzaren jabekuntzan, ikasleen identitatean eta aniztasunarekiko jarreretan nola eragiten duen aztertzea da. PRISMA ereduan oinarritutako metodologia kualitatiboa erabili da; berrikusitako 1.187 dokumenturen artean 77 ikerketa gako iragazteko aukera eman zuen. Emaitzek erakusten dutenez, asmo pedagogikoz ezartzen denean, hizkuntza-paisaiak hizkuntza-ikaskuntzari, inklusioari eta hizkuntzen aintzatespen sinbolikoari laguntzen die. Horrez gain, literaturan gabezia nabarmenak identifikatu dira, hala nola, ikerketa kuantitatiboen presentzia urria, hizkuntza-paisaia digitalaren garapena eta irakasleek hizkuntza-paisaiaren sorkuntzan, mantentzean eta interpretazioan duten rola esploratzeko beharra.
Author: Korta Odriozola, Xanti
Institution: University of the Basque Country
Language: Spanish
Subfield: Linguistics and Language
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7125086552
