Euskararen garrantzia diskurtso abertzalean: ardatz ala osagarri?
Year: 2014
Type: article
Abstract: 50eko hamarkadan Euskal Herrian ernatzen hasi zen diskurtso abertzaleak, arrazaren ordez, hizkuntza jo zuen naziotasunaren faktore nagusi. Testuinguruaren aldaketarekin, ordea, 80ko hamarkadan sektore abertzale batzuek zalantzan jarri zuten teorizazio hura: hartara, euskarak abertzaleak kohesionatzeko eta kide berriak erakartzeko duen gaitasuna kolokan jartzen hasi ziren gero eta gehiago. Aldi berean, joera hark kezka sortu zuen abertzaleen barneko sektore euskaltzaleenetan: euskara desagertzeko arriskuaren aurrean, hizkuntzarekiko konpromiso falta leporatu zioten diskurtso abertzaleari. Euskararen garrantzia azpimarratu nahi duten iritzi-joera horiek islatuko ditugu artikulu honetan.
Language: Basque
Subfield: Cultural Studies
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W981032894
