Work

Muturretik muturrerako informazio erauzketa eleaniztuna eta hizkuntzen arteko terminoen lerrokatze neuronala

Year: 2020
Type: dissertation
Abstract: Lan honen helburua testu-bikote elebidunetatik terminoak lortzea da, hau da, euskarazko eta gaztelaniazko esaldi parekatuak emanda, esaldi horietan agertzen diren termino-bikote esanguratsuak lortzea: glosarioak egiteko, hiztegiak aberasteko, NLP atazetan erabili ahal izateko... Helburu hori lortzeko Erauzterm eta Itzulterm (antzeko helburua lortzeko aurretik egindako tresnak) tresnekin lortutako corpusa erabili da; corpus horiek eta sare neuronalen teknikak erabiliz, Itzulterm tresna gaur egungo teknologietara eguneratzea izan da helburua. Lan hau garatzeko sekuentziatik sekuentziarako hurbilpenean oinarritua dagoen transformer teknologia erabili da. Orain arte erabili diren metodo linguistiko eta estatistikoak erabili ordez sare neuronalen teknikak erabili dira ataza hau garatzeko; hau da, hizkuntza bakoitzeko terminoak erauzi eta terminoak lerrokatzea bata bestearen ondoren egin ordez, ekintza guztiak aldi-berean egingo dira, muturretik muturrerako ataza bihurtuz eta erroreen propagazioa gutxiagotuz. Sistema ebaluatzeko BLEU metrika erabiltzeaz gain, lan honetarako berariaz sortu den TEB (Termino-Erauzle Balidazioa) metrika ere erabili da. Metrika horrek BLEUk kontuan hartzen ez dituen eta terminologia-erauzketarako garrantzitsuak diren ezaugarri batzuk hartzen ditu kontuan ebaluazioa egiteko. Master amaierako lan honetarako garatutako sistemak BLEU metrikan 0,78 puntuko balioa lortu du. Eta ebaluaziorako erabili den oinarri lerroarekiko BLEU metrikan 50 puntuko hobekuntza lortu du. Ondorioz, terminologia-erauzketa ataza sare neuronalen teknologiak erabiliz garatu daitekeela frogatu da.
Author: Susperregi Indakoetxea, Mari
Language: Basque
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7030274179
Cites: 19
Cited by:
Related to: 9