Work

Towards Orthographic and Grammatical Clinical Text Correction: a First Approach

Year: 2020
Type: dissertation
Abstract: Akats Gramatikalen Zuzenketa (GEC, ingelesetik, Grammatical Error Analysis) Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduaren azpieremu bat da, ortogra a, puntuazio edo gramatika akatsak dituzten testuak automatikoki zuzentzea helburu duena. Orain arte, bigarren hizkuntzako ikasleek ekoitzitako testuetara bideratu da gehien bat, ingelesez idatzitako testuetara batez ere. Master-Tesi honetan gaztelaniaz idatzitako mediku-txostenetarako Akats Gramatikalen Zuzenketa lantzen da. Arlo espezi ko hau ez da asko esploratu orain arte, ez gaztelaniarako zentzu orokorrean, ezta domeinu klinikorako konkretuki ere. Hasteko, IMEC (gaztelaniatik, Informes Médicos en Español Corregidos) corpusa aurkezten da, eskuz zuzendutako mediku-txosten elektronikoen bilduma paralelo berria. Corpusa automatikoki etiketatu da zeregin honetarako egokitutako ERRANT tresna erabiliz. Horrez gain, hainbat esperimentu deskribatzen dira, zeintzuetan sare neuronaletan oinarritutako sistemak ataza honetarako diseinatutako baseline sistema batekin alderatzen diren.
Author: Lima López, Salvador
Language: English
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7034266567
Cites: 56
Cited by:
Related to: 10